Martxan da Familia Laguna
Astelehenean bildu ziren Familia Lagun egitasmoaren parte izango diren familietako ordezkariak Merkatuzarren.

Ikasturtea hasi du Familia Laguna egitasmoak. Atzo, astelehenarekin, bildu ziren proiektuaren barruan dauden familiak Merkatuzarren egin zen topaketan: bigarren urtez, ikastetxeetara eta Errenteria-Oreretara iritsi berri diren familiei harrera egokia da egitea Familia Lagunaren indargunea, ikastetxeen eta familia horien kultur arteko harremanak sustatuz, euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko. Udalerriko Haur eta Lehen Hezkuntzako sei ikastetxeetan eramango da aurrera, Elkarrekin Kooperatiba Txikiaren eskutik, eta udalak babestu eta sustatuta.
Merkatuzarreko topaketan parte hartzaileek ikasturtean bidaide izango dituzten familiak ezagutu zituzten, baita egitasmoaren zati diren bestelako familiak ere. “Ikastetxeetan eta udalerrian sortuko dituzten kulturarteko harremanen abiapuntu nahiz familien elkargune bat izan zen, aurreiritziak eta estereotipoak hautsiz, konplizitateak sortzeko”.