Bueltan da Musikalean
Santa Zezilia eguna dela eta, Pasaia Musikalek kaleak hartuko ditu gaur, 20:30ean. Trikitilariek eta txistulariek, aldiz, ostegunean alaituko dituzte kaleak, 18:30etik aurrera.
Santa Zezilia eguna dela eta, musikarien patroia, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EMHE) martxan jarri du beste urte batez Musikalean egitasmoa. Iniziatiba horren baitan, EMHE osatzen duten 50 musika eskolak hartuko dute parte.
Hilaren 26ra bitartean, 1.800 ikasle eta irakaslek musika kalera aterako dute, jai giroan. Pasaia Musikalek gaur (asteartea) hartuko ditu kaleak, 20:30ean. Trikitilariek eta txistulariek, aldiz, ostegunean (hilak 23) alaituko dituzte kaleak, 18:30etik aurrera. Musikariak Andonaegitik aterako dira, eta Trintxerpeko kaleetan barrena murgilduko dira. Euria egiten badu, Serafin Esnaola plazan joko dute.