Kakorratz lanak eta argazkiak, erakusketara
Gaur 'Elkarrekin biziberrituz' erakusketa irekiko da Pasai San Pedroko Udal Aretoan, 18:30ean, eta egileek bisita gidatu bat egingo dute. Pasaiako emakumeen kakorratz lanak eta argazkiak jaso dituzte.
Azaroaren 25aren harira antolatutako jardueren baitan, gaur Elkarrekin biziberrituz erakusketa irekiko da Pasai San Pedroko Udal Aretoan, 18:30ean. Pasaiako Udalak Adinikiderekin batera antolatu du erakusketa hori, eta Pasaiako emakumeen kakorratz lanak eta argazkiak jasotzen ditu.
Erakusketa irekitzearekin batera, egileek bisita gidatu bat eskainiko dute, 18:30ean. Elkarrekin biziberrituz abenduaren 1era arte egongo da ikusgai.