Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lezoarrena da orain Mikel Esnaolaren garaikurra

Udalaren aitortza jaso du Mikel Esnaola dantzariak, Gipuzkoar Erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketa irabazi zuelako.

Esnaola (txapelarekin), udaleko ordezkari eta Zubitxo Euskal Dantza Taldeko kideekin batera.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/11/21

Mikel Esnaola dantzariak herriari eman dio hilaren 5ean Hondarribian irabazitakoa. Egun horretan Gipuzkoak Erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketaren garaile izan zen dantzari gazte lezoarra, eta han eman zioten Tomas Murua eskultorearen garaikurra udalari eman dio, bertan hurrengo urteko txapelketara arte egon dadin. Lehenengoz irabazi zuen Esnaolak txapelketa hori; hirutan jarraian txapeldun izango balitz, betirako geldituko litzateke herrian kopa. Udaleko ordezkariek harrera egin diote dantzariari, Zubitxo Euskal Dantza Taldeko kideek lagunduta.

Esnaola, alkateak emandako Lezoko armarria eskuan.

“Lan asko egin dugu garaikur hau irabazteko, eta orain herriari eman nahi diot”, esan zuen aitortza ekitaldian Esnaolak. Udalaren partetik, Mikel Arruti alkateak, Jon Legorburu Kultura zinegotziak, eta Mireia Kuesta eta Miren Ormazabalek parte hartu zuten omenaldian. “Eskerrik asko, Mikel. Oso pozik gaude, eta guretzako ohore bat da lezoar batek sari hau izatea”, esan zuen alkateak. Arrutik nabarmendu zuen herri batek duen esentzia nagusienetakoa bere nortasuna dela, eta dantza, Lezoren oinarri sendoa dela, “gure kultura da, euskal kultura da”.

Agintariak oroitarazi zuen Lourdes Esnaolak eta Joxe Juan Ugaldek egindakoari esker, herriak baduela jabegoan jada tankerako garaikur bat, haiek hiru urtez jarraian bikotekako Euskal Herrikoa irabazi zutelako. “Horrek guztiak esan nahi du Lezo lehendik ere dantzatzen duen herria dela. Gur egun ere, zorionez, emari horrek bizirik jarraitzen du. Dantzari gazteak ditugu, eta harrobi oso polita ere bai”, zehaztu zuen alkateak.

Gainera, Hondarribiko finalean beste bi lezoar ere izan zirela oroitarazi zuen Arrutik, Ane Jaunarena eta Endika Osa. Aldi berean, han izan ziren alkatea eta MIren Ormazabal zinegotzia ere, “hunkituta eta harro sentitu ginen dantzatzen ikusi zintuztegunean”.

Tomas Muruaren trofeoa utzi, baina beste bat jaso zuen Esnaolak: Lezoko armarria. Taldekideak, berriz, ez ziren omenaldiaren ikusle izatera mugatu. Aurreskua dantzatu zioten, eta txapela berriz ere jarri zioten talde argazkia atera aurretik.

 

Erlazionatutako edukiaMikel Esnaola lezoarra txapeldun
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.