Nerabezaroa eta sexualitatea jorratuko dituzte hitzaldi bidez
Gurasoei begirako saioak dira. Lehen hitzaldia ostegunean izango da, 18:00etan, Donibaneko Kulturgunean. Bigarrena hilaren 28an egingo da, 18:00etan, Trintxerpeko Kultura Aretoan.
Atzo, azaroak 20, Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna izan zen. Pasaiako Udalak bat egin du ospakizun horrekin, eta egun horren bueltako jarduerak ondu ditu, hilaren 29ra arte luzatuko direnak.
Jardueren artean, gurasoei begirako bi hitzaldi antolatu dituzte, nerabezaroa eta sexualitatea jorratuko dituztenak. Goxatu sexu eta genero aholkularitzak kudeatuko ditu saio horiek.
Lehen hitzaldia ostegunean izango da, hilak 23, 18:00etan, Pasai Donibaneko Kulturguneko Topagune gelan. Bihar da (asteazkena) Donibaneko saioan izena emateko azken eguna. Bigarrena, aldiz, hilaren 28an izango da, 18:00etan, Trintxerpeko Kultura Aretoan. Bigarren hitzaldiko izen-emateak hilaren 27an itxiko dira.
Izen-emateak posta elektroniko bidez egin behar dira. Horrez gain, hitzaldiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira. Izena ematerako momentuan, erabiliko den hizkuntza zehaztu beharko dute saioetara bertaratuko direnek.
