Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

"Zaintzak irauli nahi ditugu dena aldatzeko"

Hilaren 30eko greba feminista orokorraren harira agerraldia egin zuen atzo Oreretako Mugimendu Feministak.

Greba Feminista Orokorarren harira agerraldia. Argazkia: Oreretako Mugimendu Feminista
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/11/21

“Ezinbesteko dira zaintza lanak bizitzeko”. Zaintza erdigunean jarrita hasi zuen hilaren 30erako deitu duten Greba Feminista Orokorraren gainean atzo egindako agerraldia Oreretako Mugimendu Feministak. Argi exijitu dute, “ezin dira ikusezin egiten eta merkatilizatzen jarraitu”.

Zaintzen krisiak eztanda ez egiteko gakoa ere zein den ere azaldu zuten atzo grebaren harira egindako agerraldian, “etxeko langileen esplotazioagatik da, haiek betetzen dituzte instituzioek eta familiek betetzen ez dituzten beharrak. Lan baldintza oso kaxkarrak, ezbaitako sektorearen gaineko araudirik. Ikaragarria da atzerritartasun legeak migratutako langileei ezartzen dien diskriminazioa”.

Horri guztiari, gutxi ez balitz, lanaren prekarizazioa eta langabezia, pentsio baxuak, eta etxebizitza, gasolina eta oinarrizko produktuen garestitzea gehitu dikzio mugimendu feministak, “horrek guztiak sakontzen du krisi sozialean”.

Beste gako bat ere eman dute; “klase herritarreko” emakumeak dira etxean, lantegietan, harremanetan “zaintzak sostengatzen ” dituztenak: “Denbora eta errekurtsoen pobrezia metatzen jarraitzen dugu, lan jardun bikoitzekin, urriak eta prekarioak diren zerbitzu publikoak ordezkatzen, denera heltzeko malabarrak eginez, prozesuan gure bizitzak inmolatuta”.

Bizitza duinen alde

Horren aurrean “aktibazioa” beste aukerarik ez dela aldarrikatu zuten, “zaintzak irauli nahi ditugu dena aldatzeko. Adabakiek ezin dute krisia konpondu”. Pandemia garaiari ere begirada, zaintzaren “ezinbestekotasuna” agerian gelditu zen indar biziz orduan, “egunerokora itzulita baina, garrantzi hori lausotu egin da eta ezkutuko lan, aitortza gabekoa bilakatu da berriro”. Eusko Jaurlaritzari mezu argia, “zaintza ekonomiaren menpe jartzen du hark,  azalaren kolorea dena dela guk bizitzea merezi duen, bizitza duinarekin lotzen dugu zaintza; ez ditugu nahi kondarrak. Irtenbidea ez da digitalizazioaren bidetik, edo modu abstraktuan komunitarioa aldarrikatzetik helduko, horrek zaintza lanen feminizazioa eta familiarizazioa dakarrelako”.

Zaintzarako “eskubide kolektiboa” aldarrikatu dute, “pertsona guztiek bizitza osoan zehar zaintzak askatasun, duintasun, eta konpromiso baldintzetan emateko eta jasotzeko duten eskubidearen alde. Hori mendekotasun egoeretatik baino askoz harago doa. Zenbat, nola, eta nor zaindu nahi dugun erabakitzeko gaitasunaz ari gara; zaintzaren erantzukizunari pribilegiozko egoeretatik ihes ez egitea bermatzeaz ari gara”.

Ardura sozial bihurtu nahi dute zaintza, ez negozio, “eraldaketa sozialerako neurriak bultzatu nahi ditugu, zaintzak merkatu onura izateari utz diezaion”.

Hilaren 30ean kalera ateratzeko deia egin zuen azkenik atzo Oreretako mugimendu Feministak, eta auzo eta herriko ekintzetan parte hartzera, “hilaren 30ean kalea hartuko dugu berriro”.

Oreretako Batzar mixtoa osatzen duten eragileen berri ere eman zuten atzoko agerraldi horretan. Honakoak: Oreretako asanblada Feminista, Zirika, Oreretako pentsiodunen Mugimendua, Oaingoz Hau, SOS Arrazakeria, Zintzilik Irratia, Correos, Sanmarcoosene Eguneko Zentroa-Erresidentzia, Jesusen Bihotza Erresidentzia, GOT, Etxeko langileak, zaintzaileak, ESK, LAB, ELA.

Datozen egunetako mobilizazio eta deialdiak

Hilak 24, ostirala

  • Elkarretaratzea Gizarte Zerbtuzen aurrean, 11:00etan.

Hilak 25, larunbata

  • Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Egunaren harira asanblada feminista 10:30ean Emakumeen Etxean.
  • 13:00: Elkarretaratzea Zumardian.

Hilak 27, astelehena

  • 19:00: Batzar mistoa Emakumeen Etxean.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.