Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Abenduaren 2an Euskararen Eguna ospatuko da Trintxerpen

Trintxerpeko Korkoiburuek eta barrutiko hainbat eragilek egun osoko programazioa ondu dute, elkarlanean. Karpa nagusia Gudari plazan kokatuko dute.

2019ko Trintxerpeko Euskararen Eguneko irudi bat.
Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2023/11/22

Trintxerpeko Korkoiburuek eta barrutiko hainbat eragilek Trintxerpeko Euskararen Eguna antolatu dute abenduaren 2rako, larunbata. Antolatzaileek egun osoko egitaraua ondu dute, elkarlanean, eta karpa nagusia Gudari plazan kokatuko dute.

Trintxerpetarrak 11:30ean jarriko dira martxan Gudari plazan egingo diren haurren tailer eta jolasekin. 12:00etan, dantza izango da protagonista, muxikoak egingo baitira Gudari plazan. 13:00etan, aldiz, kantu poteoa egingo dute. Gudari plazan hasi eta bukatuko duten ibilbidea Euskadi etorbidetik, Azkuenetik eta Serafin Esnaolatik ere igaroko da.

14:30ean, bertso bazkaria egingo dute Gudari plazako karpan Beñat Gaztelumendi eta Maialen Akizu bertsolariekin. Bazkariko txartelak Maite tabernan eskuratu behar dira, eta hilaren 29a da tiket horiek lortzeko azken eguna.

Helduen menuak 20 euroko prezioa du, eta honakoak sartzen ditu: urdaiazpikoa eta solomoa, txorizoa sagardo erara, bakailao tortilla, saiheskia brasan, gazta, irasagarra eta intxaurrak. Ogia, ura, kupeleko sagardoa eta kafea barne. Haurren menuak, aldiz, 11 euroko kostua du, eta honakoak ditu: makarroiak boloñesa erara, pintxo morunoak, fruta zukua eta txokolatezko browniea. Ogia eta ura barne.

Sabelek bete ondoren, Euskara Eguneko programazioak jarraipena izango du arratsaldean. 17:30ean, Zinema Txikiak hitzordua ezarri du Trintxerpeko Alkateordetzan. Ozzy filma proiektatuko dute. 18:00etan Itzal Erromeriak Gudari plaza girotuko du. Azkenik, 22:00etan, Guatekea izango da karpan.

Trintxerpeko Euskara Egunaren programazioa:

  • 11:30: Haurren tailerrak eta jolasak, Gudari plazan.
  • 12:00: Muxikoak, Gudari plazan.
  • 13:00: Kantu poteoa. Gudari plaza, Euskadi etorbidea, Azkuene, Serafin Esnaola eta Gudari plaza.
  • 14:30: Bertso bazkari herrikoia, Gudari plazako karpan. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi eta Maialen Akizu.
  • 17:30: Zinema Txikia: Ozzy filma. Trintxerpeko Alkateordetzan.
  • 18:00: Itzal Erromeria, Gudari plazako karpan.
  • 22:00: Guatekea, Gudari plazako karpan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.