Fayed Badawi Palestinako ekintzailearen hitzaldia, astelehenean
Astelehenean—hilak 27—izango da hitzaldia, Reina Aretoan, 19:00etan. Orereta Palestinarekin Herri dinamikak antolatu du.
Gaurkotasun beteko hitzaldia antolatu du Orereta Palestinarekin Herri dinamikak astelehenean, hilak 27. Fayed Badawi, ekintzaile palestinarra eta PAHF Palestinaren Askapenerako Herri Fronteko kide ohia (FPLP) izango da hizlaria eta Palestinaren egungo testuinguruaz mintzatuko da.
Badawi, Tal az-zater palestinarren errefuxiatu eremuan (Beirut, Libano) jaio zen 1955ean. Nekazari familia bateko kide, bere senideek, poloniar juduak hartu zituzten; azken horiek bota zuten Badawiren familia bere etxetik 1948. urtean. Valentzian bizi da ekintzailea (Herrialde Katalanak) eta senideak ditu Galilean, errefuxiatu eremuetan, baita Europako hainbat herrialdeetan ere. Erbesteratua dago eta Palestinan bizi diren senideak bisitatzeko aukerarik ez du, hara itzuliz gero, zuzenean espetxeratuko lukeelako estatu sionistak.
Erbestean bizi diren beste palestinar asko-askoren antzera, bere herriaren gainean hitz egin, eta Palestinan gertatzen ari denaren berri eman eta salatzeko hitzaldiak egiten ari da han-hemenka ekintzaile antifaxista eta antisionista. Larunbatean bertan, Irungo Hazia elkartean eskainiko du hitzaldia ekintzaile palestinarrak, 16:00etan hasita.
Errenteria-Oreretan, esan bezala, hilaren 27an izango da hitzaldia, 19:00etan hasita, Reina Aretoan. Orereta Palestinarekin Herri dinamikak herritar guztiak deitu ditu parte hartzera.