Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Indarkeria matxistari aurre egiteko Autolaguntza Gida sortu dute

Pasaiako Udalak Autolaguntza Gida bat diseinatu du. Indarkeria matxistaren biktima edo biziraule diren emakumeei zuzenduta dago, eta egoera horri aurre egiteko irizpide eta baliabideak jaso dituzte.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2023/11/23

Azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, gainean da, eta indarkeria matxistari aurre egiteko, Pasaiako Udalak Autolaguntza Gida bat diseinatu du Limoiura estudioarekin batera, elkarlanean. Estudio horretako kideak diseinuaz eta arte lanaz arduratu dira. Gidari dagokionean, gaur aurkeztu dute Pasaiako udaletxean Laura Re Lozano Berdintasun zinegotziak, Maider Gezala Pasaiako gizarte langileak eta Amaia Garcia Berdintasun teknikariak.

Laura Re Lozanok adierazi du “indarkeria matxistaren biktima edo biziraule diren emakumeei zuzendutako” bide orria dela gaur aurkeztu dutena. “Jazarpen egoera hori bizitzen ari den edo bizi izan duen orori egoerari aurre egiteko irizpide eta baliabideak” eskura jarriko dizkiola azaldu du Berdintasun zinegotziak.

“Gizarte justu eta berdinzaleago” bateranzko bidea egiteko, politika feministetan “aurrerapausoak” ematea funtsezkoa dela esan du udal hautetsiak. 2024ko diru partiden egoera ekarri du gogora, izan ere, Berdintasun departamenturako %51ko igoera proposatu du udal gobernuak. Politika horien finantzazioa eta sustapena “ezinbestekoak” izango direla dio “Pasaia feminista eraikitzeko bidean”.

Zergatik sortu gida?

Maider Gezala gizarte langileak gida sortzeko arrazoiak plazaratu ditu. Gezalak nabarmendu du Gizarte Ekintzak, Gizarte Zerbitzuek eta Berdintasun Sailak urte asko daramatzatela elkarlanean indarkeria matxista pairatzen duten edo pairatu duten emakumeen alde lanean eta arreta hobetzeko asmoan.

Hausnarketa eginez, ohartu ziren Pasaiak ez zuela euskarri edo gida bat jakiteko indarkeriako egoera baten aurrean zer egin behar den. Horregatik diseinatu dute gaur aurkeztu duten Autolaguntza Gida.

Lehenik eta behin, Gezalak azaldu du indarkeria pairatu duen emakume batek erabaki bat hartu behar duenean informazioa behar duela, jakiteko erabaki horrek zer suposatzen duen eta zein baliabide edo ibilbide dituen bere eskura.

“Garrantzitsua iruditzen zaigu informazioa ematea jakiteko zein ibilbide dauden, nora jo dezaketen eta udal honek zer eskainiko dion bere erreparazio eta ahalduntze prozesu horretan. Guztia modu argi batean azalduta, errazagoa da haientzat, eta esposiziorik gabe erabaki dezakete”, esan du Pasaiako gizarte langileak.

Horrez gain, Gezalak argi utzi du Autolaguntza Gida ez dela soilik indarkeria jasan duten emakumeei begirakoa, “Pasaia osoari” zuzenduta dago. Izan ere, gizarte langilearen hitzetan, “denok eduki dezakegu gertukoren bat egoera hau bizitzen ari dena”. Pertsona horiek zein baliabide dauden jakitea funtsezkoa da Gezalarentzat, jakiteko nora jo dezaketen.

“Guri bulegora askotan etortzen zaizkigu senideak eta lagunak esanez gertuko norbait indarkeria jasaten ari dela eta galdetzen zer egin dezaketen. Modu horretara, oso argi azaltzen du gida horrek zein ibilbide eta baliabide dauden, eta nora jo behar duten”, azaldu du gizarte langileak.

Pasaiako eragile eta emakumeak ere inplikatu nahi dituztela nabarmendu du Gezalak, “emakume askorentzat oinarrizkoak” baitira sare horiek. Udalak administraziotik egiten duen lana erakutsi nahi die elakrteei, haien ustez “garrantzitsua” baita elkarteek ere sarbidea eta informazioa izatea.

Gidaren edukiak

Amaia Garcia Berdintasun teknikariak gidan aurki daitezkeen edukiak azaldu ditu. Lehenik eta behin, esan du “oso erraza eta arina” dela, “edonork ulertzeko” pentsatua dagoela. Euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak sortu dituzte.

Alde batetik, indarkeria matxista identifikatzeko tresnak jarri dituztela jakinarazi du Garciak. Indarkeria matxistaren definizio bat ere idatzi dute, kontzeptua “hobeto” ulertzeko. Icebergaren irudia ere baliatu dutela aurreratu du Berdintasun teknikariak, indarkeria mota ezberdinak irudikatzeko: “Indarkeria mota batzuk oso erraz ikusten dira, baina beste batzuk azpitik daude, ez dira agerikoak, baina indarkeria ere badira. Indarkeria fisikoaz gain, psikologikoa, ekonomikoa, sexuala eta bestelakoak jasota daude”.

Mito, aurreiritzi eta zurrumurru batzuk jaso dituzte, “gizartean dagoen ikuspegi bat” delako, eta hori ere “beharrezkoa” ikusi zuten heltzea. Indarkeria jasan dutenentzat jarraibideak ere argitaratu dituztela baietsi du Garciak, egoera horien aurrean nola jokatu behar den jakiteko.

Gidaren “muina” zerbitzuak, baliabideak eta gomendioak ematea dela zehaztu du Berdintasun teknikariak. Hori dela eta, zerbitzu espezializatu guztiak azaltzen dira: larrialdi zerbitzuak, polizia, osasun zerbitzuak eta Pasaiako Gizarte Zerbitzuak.

Gida online egongo da Pasaiako Udalaren webgunean, “erraz” aurkituko den leku batean. Berdintasun Sailaren eta Gizarte Ekintzaren ataletan ere zintzilikatuko dute. Paperean ere argitaratuko dute gida, eta HAZ zerbitzuaren eta Gizarte Ekintzaren bulegoetan jartzeko asmoa dutela jakinarazi du Garciak.

Azkenik, Berdintasun teknikariak argi du gida “eguneratuko” den euskarri bat dela: “Hori guretzat oso garrantzitsua da, ez dugu gida geldi egoterik nahi, denborarekin eguneratzen eta hobetzen joango gara”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.