Etxetxoren auzolana abenduaren 6rako
Hilaren 6rako deitu dute auzolana. 09:30ean Tiñelun elkartzeko deia egin dute, ondoren Jaizkibelerantz joateko.
Iparragirreko eremua garbitzeko eta Memoriaren Basoa elikatzen jarraitzeko, auzolanera deitu ditu herritarrak beste behin Etxetxok, Lezoko Memoria Historikoaren Taldeak. Abenduaren 6rako egin dute herriko ondare historikoa zaindu eta ezagutarazteko proposamena.
Abenduko lehen asteazkena izango denean 09:30ean elkartuko dira iniziatibarekin bat egiten dutenak Tiñelun. Ondoren joango dira eremurantz txukunketa lanak egitera.