Lanengatik, trafiko aldaketak San Pedron
Gaurtik hilaren 29ra arte Herriko Plazaren inguruko trafikoak mugak izango ditu, Esnabideko etxebizitzetako lanen ondorioz.
Gaurtik (osteguna) hilaren 29ra arte (asteazkena) San Pedroko Herriko Plazatik biribilgunera doan bidea, nahiz Esnabide kalerako irteera moztuta izango dira, lanengatik, ibilgailuentzat. Hala jakinarazi du Udaltzaingoak. Bitarte horretan inguruko garajeetara sartzeko aukera izango dute bertan plazak dituztenek, eta zamalanetan ari diren ibilgailuek ere izango dute baimenduta sarbidea: elizaren ondoan dagoen bidetik sartu eta atera behar dira horiek zonalde horretara (bi noranzkoetarako egokituko dute kale hori).
Esnabide 10-16ko etxebizitza berrien lanengatik egingo dituzte trafiko aldaketak. Eraikuntza enpresak kanalizazio lanak egin behar ditu, hori da Herriko Plaza inguruko trafikoa mugatzearen arrazoia.