Euskararen Asteko egitarauaren berri eman dute
Euskararen Eguna izatetik Euskararen Aste izatera pasatuko da. Bederatzi ekitaldi antolatu dituzte, askotarikoak.
Oiartzungo Euskararen Eguna Euskararen Astea izango da aurten. Bederatzi ekitaldi aurkeztu dituzte tur-Tturrek, Udalak, Abaraxka udal ludotekak eta herriko beste hainbat eragilek.
Hilaren 29an —datorren asteazkena— hasiko da programazioa, eta abenduaren 4ra arte luzatuko da. Askotariko eskaintza izango da Euskararen Astean.
Udalak eskerrak eman dizkie egitaraua antolatzen lagundu duten eragileei. Honakoak izan dira: Ttur-ttur, Abaraxka, Harri Beltza, Oidultz, HemenGuk, Haurtzaro Ikastola, Elizalde Eskola, Haziak eta Antzerkizaleen elkarteari.
Euskararen Astea. Egitaraua.
- Hilak 29, asteazkena.
- 19:30: Dardara filma Landetxen.
- Abenduak 1, ostirala
- 19:00etan: Oarsoarrak euskararen sari banaketa Landetxen.
- Abenduak 2, larunbata
-
-
-
- 10:00etatik 13:30era: HemenGuk azoka Kontzejupean.
- 10:00etatik 13:30era, eta 17:00etatik 19:00etara: Gaitu proiektua: herritarren ahotsen grabaketak pleno aretoan.
- 17:00etan: Ikastetxeen, Haziaken eta Abaraxkaren ekintza eta emanaldiak plazan.
- 22:30: Bengo + Hamabi kontzertua Landetxen. Sarrerak, hementxe.
-
-
- Abenduak 3, igandea
- 12:00etan: Oiartzun kantuan, plazan, Oidultzen eskutik.
- 19:00etan: Kanpora sartzen antzezlana, Landetxen. Harribeltza eta Antzerkizale elkartearen eskutik.
- Abenduak 4, astelehena
- 18:00etan: Xabier Lete prosa eta poesia lehiaketaren sari banaketa Landetxen.