Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zaintza lanekoak ere Azaroaren 30eko grebarekin bat

Azaroaren 30eko grebarekin lotuta, zaintzaren harira elkarretaratzea egin dute gaur Udal Gizarte Zerbitzuetako egoitzaren parean.

Zaintzaren pribatizazioaren aurka elkarretaratu dira gaur.
Joseba Arratibel Ladron
Errenteria-Orereta
2023/11/24

Azaroaren 30eko grebarekin lotuta, zaintzaren harira elkarretaratzea egin dute gaur Udal Gizarte Zerbitzuetako egoitzaren parean. Zaintza lanak ezinbestekoak direla esan dute bildutakoek, eta zehazki adinekoen egoitzetan, eta etxez etxeko zerbitzuan bizi duten egoera jarri dute jomugan. Egun, egoera jasangaitza bizitzen ari dira, langile gutxi eta lanez gainezka daude; langileak ez omen daude egoera onean. Horregatik bildu dira gaurkoan zaintzarako eskubide kolektibo baten alde egiteko.

Rebeca Mesa etxez etxeko udal zerbitzuko langilea da, berak azpikontratatutako enpresa pribatu bateko langilea da. Eskaintzen duten zerbitzua publikoa izatea galdegin du, tartean enpresa pribaturik gabe, denek maila berean lan egin dezaten baldintza duinekin. Izan ere,  “enpresa bat tartean sartzen denean, gure lana ezegonkortzen da”.

Mesa lanean ari den enpresan 60 langile inguru ari dira, eta etxez etxeko zerbitzu publiko beraren barruan badira funtzionarioak, “geroz eta gutxiago gelditzen dira, erretiroa hartzen duten neurrian postua desagertzen doalako”. Mesa lanean ari den enpresa horretaz gain, Errenteria-Oreretan hiru enpresa pribatu gehiago daude etxez etxeko zerbitzua emateko Oarsoaldeko lau herrietan, “hortaz, lana badago”.

Eskaintzen duten zerbitzua agerikoagoa izan beharko lukeela uste du: “Etxez etxeko laguntzaren sektorea oso sektore ikusezina da. Guk ez daukagu adinekoekin tratatzeko egoitzarik, baina eskaintzen dugun arreta handiagoa da; beraien etxeetara hurbildu eta mimo eta dedikazio handiagoarekin esku hartzen dugu.”

Esparru batean, Mesa zorpekodun sentitzen da. Beste askok ez bezala, berak lanaldi osoan egiten duelako. “Eguneko 5 etxe dauzkat eta, eta egunero ez ditut etxe berak. Denboraren kudeaketa ere beste arazoetako bat da, denbora faltan ibiltzen garelako etxe batetik besterako ibilbidean”. Era berean, adineko horien agendara egokitu behar izaten dira, eta egunen batean, bakarren batek huts egin ezkero, ordu solteak izan ditzakete. Hortaz, soldata ere ez da finkoa izaten. “Enpresak lan-egutegia ondo antolatu beharko luke, lanaldi osoan lan egin eta soldata finkoa izan dezagun”.

Rosa Enriquezek ere bat egin du gaurko elkarretaratzearekin; adinekoen egoitza bateko langilea da bera. Mesak bezala, kalitatezko zaintza zerbitzu bat eskatzen du: “Erabiltzaileen beharretara moldatuko diren ratioak ezartzea eskatzen dugu, oraingo ratioak lotsagarriak direlako. Esaterako, pazienteak ohetik altxatzeko 25 minutu ditugu, eta langile bakoitzak 8-9 paziente ditu”.

Gaurko salaketa elkarretaratzean, soldata duinak eta pazienteen beharren aitortza eskatzeaz gain, horien eskubideak ere mahai gaineratu dituzte, “hemen eskatzen ari garena, egungo langile eta erabiltzaileengatik egiten dugu, baina baita etorkizuneko langile eta erabiltzaileengatik ere; finean, denoi egokituko zaigu uneren batean zainduak izatea”, esan du Enriquezek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.