Duintasuna jubilatuen elkarteak bat egin du hilaren 30eko greba feminista orokorrarekin. Elkarteko Karmele Santos eta Maria Lopez atzera begira jarri dira, emakume gehientsuenen antzera, zaintzak markatu duen bizi ibilbideaz mintzatu, eta bizi duinak aldarrikatzeko.
Instituzioek adinekoei eskaintzen dieten zaintza eredua eztabaidagai bihurtu da azken urte luzeetan. Horren gaineko hausnarketa kolektiboa eskatzen dutenak gero eta gehiago dira.
Oiartzungo etxez etxeko langileak udalekoak dira. Pozik daude zaintzaren gaia plazara atera delako grebaren deialdiarekin, eta eredu publiko komunitario baten alde egiten dute, beraienaren ildokoa.
Gutxieneko pentsioen gaineko mozioa aurkeztu du Duintasunak; Palestinaren egoeraren gainekoa da Orereta Palestinarekin Herri dinamikak aurkeztu duena.
Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea eta performancea egin dute plazan. Aurten hamabi kasu izan dira herrian.
Larunbateko azoka Doneztebe plazan izango da 10:00etatik 13:30era bitarte. Neguko urtaroko azoka honetan, 16 ekoizle izango dira.
Osteguneko greba feminista orokorrarekin bat egin dute Cristobal Gamon ikastetxeko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasleek.
Oreretako Mugimendu Feministak A30ean antolatutako egitaraua zabaldu du.
HH3tik LH3ra arteko haurrei begirakoak dira Negulekuak eta abenduaren 3ra arte eman daiteke izena.
Pasaiako II. Plan Estrategikoan jasotako erronkak herriko eragileekin elkarlanean gauzatzen ari da udala. Lan munduan euskararen alde eragiteko, zortzi enpresarekin ari dira elkarlanean.
Alde batetik, 'Ozzy' filma proiektatuko da Trintxerpeko Alkateordetzan. Bestetik, 'Tarzan' pelikula botako dute Pasai Antxoko Kultur Etxean. Bi saioak 17:30ean hasiko dira.
Atzo goizean egin zuten Lezoko herrigunetik Jaizkibelgo eremu militarrerako martxa. Gerren negozioa salatu zuten.
Errenteriako PSE-EEk kezka azaldu du gertakariaren gainean, eta prentsa oharra bideratu du komunikabideetara, salatu duenez, "Errenteriako hainbat gazteri ere eragin dielako gertakariak".