A30ean hamaika protesta goiz goizetik hasita
Oreretako Mugimendu Feministak A30ean antolatutako egitaraua zabaldu du.
Azaroaren 30eko greba feminista orokorrari begira antolatu dituenen berri zabaldu du Oreretako mugimendu Feministak. Goiz goizetik hasiko dira protestak. Izan ere, 05:00etatik aurrera pikete informatiboak grebaren gainekoak azalduko dituzte eta protestarekin bat egine z dutenak, grebara batzera deituko dituzte.
Elkartasun elkarretaratzeen txanda izango da ondoren. 08:00etatik 10:00etara, Gabierrotako erresidentzia, San Marjkosene erresidentzia, Beraungo anbulatorioa, Iztietako anbulatorioa, Eguneko zentroa (Martin Etxeberria kalea), eta Olibeteko eguneko zentroan elkarretaratuko dira; eta 10:00etatik 12:00etara, paseo zaratatsuak egingo dituzte herrian barrena.
Eguerdian helduko da eguneko hitzordu nagusietako bat. 12:00etan abiatuko da Beraun auzotik, zehazki, Beraungo anbulatoriotik, eta 12:30ean Aralar Plazatik igaroko da bertan bat egin nahi dutenentzat. 14:00etan berriz, bazkari autogestionatua egingo dute animatzen diren guztiek, Agirre Lehendakariaren plazan.
Grebarik egin ezin izango duten etxeko langileekin ere bat egingo dute. Horretarako, kafe protesta antolatu dute 17:00etan Madalena kalean.
Zaintzaren negozioari ezetz esango diote azkenik, 18:00etan Herriko Plazatik abiatuko den manifestazioaren bidez. Eskualdeko manifestazioa izango da arratsaldeko hori.