[Bideoa] Lezoko A30erako deialdiak aurkeztu dituzte
Lehen deialdia 08:00etarako prestatu dute: Sotxotik abiatuta kotxe karabana dira egitekoak.
Ostegunean da Greba Feminista Orokorra, azaroaren 30ean. Horren harira herriko grebaren batzarrak hainbat deialdi prestatu ditu zaintza duinaren eskaera oinarri izango duen egunerako. Gainera, grebarekin bat eginez, dozenaka eragilek euren atxikimendua adierazi dute. Behean deialdiak, eta atxiki direnen zerrenda:
Azaroak 30, Greba Feminista Orokorra. Deialdiak.
- 08:00etan, kotxe karabana Sotxotik hasita.
- 09:00etan, pikete feminista Herriko Plazan.
- 11:00etan, Karlos Saldise plazan, hamaiketakoa eta txalaparta.
- 12:30ean, eguneko egoitzan eta anbulatorioan, txalotze eta babes elkarretaratzeak.
- 14:00etan, Karlos Saldise plazan, norberak eramandakoekin bazkaria.
- Ondoren Basandreak taldearen kontzertua.
- 17:00etan, elkarretaratzea Gurutze Santuaren plazan.
- 17:30ean, Errenteria-Oreretako eskualdeko manifestaziora joateko herriko zutabearen irteera
- 18:00etan, eskualdeko manifestazioa Errenteria-Oreretako Herriko Plazatik hasita.
Atxikimenduak: Etxetxo, Oroitzene AEK euskaltegiko irakasleak, Allerru, Altzate, Dantzazaleak, Emakume Taldea, Gau Beltza, Gaxuxa, Euskara Talaia, Hezikuntza, Pasaia-Lezo Lizeoko guraso taldea, Piztu Lezo, Tiñelu, Txerrimuño, Txirbilla, Xoxolur, Zabarre Taldea, Pilota Taldea, Mañontzi, Munttarpe, Lezoko Zinema Ttikia, Trapujale Taldea, Gaintxu AFT, Amezti, Aiton Borda, Ixkulin, Betizu, Lezoko Iruntzen Emakume Taldea.
Greba batzordeak bideoa landu du deialdia zabaltzeko, Honakoa da:
