Negulekuak antolatu ditu Orereta Ikastolak, bigarrenez
HH3tik LH3ra arteko haurrei begirakoak dira Negulekuak eta abenduaren 3ra arte eman daiteke izena.
Orereta Ikastolak Megulekuak egingo ditu, bigarrenez, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean. HH3 eta LH3 arteko haurrei begirakoak dira, ikastolako ikasle izan edo ez, eta izena emateko epea zabalik izango da abenduaren 3ra arte.
Goizez izango dira Negulekuak, Lino eraikinean (Agirre Lehendakariaren plazan).
Negulekuak proiektu hezitzaile, euskaldun eta propioa dutela oinarri azaldu du Orereta Ikastolak, “bide batez, familien premiei ere erantzunez. Aisialdi hezitzailearen printzipio eta balioetan oinarritzen da, eta euskara ardatz, haurrentzako ekintza erakargarri eta gozagarriak eskaintzen ditu”.
Izena eman edota informazio gehiago behar dutenek hemen klik egin.