Trinketeko Elite finalaren atarian gelditu da Ibon Taberna
Ibon Taberna EPLE klubeko pilotari seniorrak ez du lortu eskuz binakakoaren Elite Txapelketako finalerako txartela.
Ibon Taberna EPLE Errenteriako Pilotaren Lagunak Elkarteko pilotari seniorrak ez du lortu txapela binakako Elite txapelketako finalerako. Joan den ostiralean jokatu zuten Euskadiko Pilota Federazioak antolatutako txapelketaren finalaurrekoa Abadiñoko trinketean.
Aspururekin batera jokatu zuen Tabernak, eta 32-40 galdu zuten Santamaria eta Aurrekoetxea bikotearen aurka.
Ordubete eta bost minutuko partida; oso gogorra eta lehiatua markagailua 32-27ra heldu zen arte. Partidako partzialak, honakoak: 20-20 eta 32-27, eta partida bukatzeko, 32-40 markagailuan. Partidaren azken zatian lortutako 13-0eko partzialak lehia apurtu zen; 13 tanto horietatik, 10 saketik izan ziren, santamariak ederki asmatu zuelako.
EPLEko beste pilotari bat ere aritu da Elitean: Julen Chiapuso. Prietorekin osatu du bikotea, baina horiek ez dute lortu txapelketaren finalerdietan sartzea.
Lehiaketa federatua
Datorren asteburuan hasiko da, bestalde, Gipuzkoako Trinketa txapelketa. EPLE eskuz binakako Lehen Mailako bi talderekin hartuko du parte txapelketa horretan; bikote bat eskuz binaka ariko da jubeniletan, eta beste bikote bat Argentinako paletan nagusia bigarren mailan.
Batzokiko eta EPLE kluben lehiaketako emaitza eta kartelera kontsultatzeko egin klik hemen.