Arditurriko mosaikoa osatzeko azken saioa, igandean
Meatzeetan elkarlanean sortzeko azkeneko saioa izango da abenduaren 3koa. Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du.
Alaia Gaztelumendi Alaiart artista oiartzuarrak murala diseinatu zuen, Arditurriko meatzeetan lan egin zuten gizon eta emakumeei aitortza egin nahi diete irudi horrekin.
60 metro koadroko mosaikoa osatzeko lanetan aritu da Alaiart, eta azken saioak herritarrekin batera egingo ditu. Auzolanean aritzeko azkeneko aukera datorren igandean —abenduak 3— izango da.
10:30etik 12:30era bitartean arituko dira Arditurrin. Saioan parte hartzeko aurretik izena eman behar da 943 49 01 42 telefono zenbakira deituta edo udalaren e-posta helbidera idatzita. 12 urtetik gorako edozein oiartzuarrek hartu dezake parte.