Euskarazko katalogoa, euskal produktuen eskaintza sustatzeko
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak euskaraz dauden produktuak nabarmendu nahi ditu. Euskara Produktuen Katalogoa kaleratu dute.
Haurrek eta nerabeek ere euskarazko produktuak izan ditzakete. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, 0 eta 16 urtera bitartekoentzat Euskara Produktuen Katalogoa argitaratu du. 2023-2024ko katalogoa batzordeko webgunean aurki daiteke. Katalogoaren barnean; musika, informatika, filmak, liburuak, aldizkariak, jostailuak, jokoak eta web helbideak topa daitezke. Era honetan, aisialdirako produktuen artean, euskaraz daudenak nabarmendu nahi izan dituzte.
Eskaintzen dituzten produktuak bi adin tarteetan sailkatu dituzte: haurrak, 0-12 urtera bitarte; eta gazteak, 12-16 urtera bitarte. Adina soilik ez, gutxi gora-beherako prezioa, egilea eta beste ezaugarri batzuk ere erraztu dizkiete produktu bakoitza nori bideratuta dagoen azaltzeko. “Izan ere, gero eta gehiago gara gure aisialdia, ikasketak edo bizitza euskaraz egin nahi dugunak eta euskarazko eskaintza bilatu eta baliatzen ditugunak”, horrela adierazi dute Oarsoaldeko Euskara Batzordeko kideak. Katalogoaren helburu nagusia, hori da, euskarazko eskaintza sustatzea. Guraso jendeari haurrentzako euskarazko produktuak bilatzen lagunduz eta gazteei euren gustuko euskarazko produktuak eskainiz.
Katalogoa, Euskal Herriko beste hainbat udalekin batera atera dute Oarsoaldeko eskualdekoek. Oiartzungo eta Pasaiako ikasleei jada banatu diete papereko formatuan. Eta, online formatuan, eskualdeko ikasle guztiei bidali diete. Formatua gutxienekoa da, euskarazko produktuak sustatzen diren bitartean.
