Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Patri Urkizuk 'Eskribu galduen bila' liburua aurkeztu du

Liburuak autobiografia eta kultur kritikak biltzen ditu. Lezoko historia urratsez urrats azalduko du 600 orrialdeetan.

Mikel Arruti alkatea; Patri Urkizu; Xanti Val Kultur teknikaria; eta Eneritz Arruti, alkateordea asteazkeneko prentsaren aurreko agerraldian.
Joseba Arratibel Ladron
Lezo
2023/12/01

Patri Urkizuk Eskribu galduen bila liburua aurkeztu du gaur Lezoko udaletxeko pleno aretoan. Herritarren aurrean jarri da Urkizu beste behin, herriko alkate zenean bezala. Autobiografia eta kultur kritikak jasotzen ditu bere sorlanak, eta izenburuan euskarriaren nondik norakoak garbi agertzen dira. 600 bat orrialde ditu. “Lehengo kontuak jakiteak ez digu kalterik egingo”, azaldu zuek Urkizuk prentsaren aurrean asteazkenean egin zen agerraldian. Lezoko azken urteetako historia hobe ulertzeko proiekzio bat ere egin dute gaurkoan. Proiektatutako argazki bilduma horretan lezoarraren hainbat pasarte jaso dira: “60 bat argazki bildu ditugu, era guztietakoak. Esaterako, ni udaletxe honetan bertan ezkondu nintzen, eta hori ere jaso dugu herriari erakusteko”.

Patri Urkizu Lezon jaio zen 1946an. Mundu osoan ibilitako irakasle, ikerlari eta idazlea da. Filologia Erromanikoan lizentziatu zen 1970an, Salamancako Unibertsitatean. Bertan, Fernando Lazaro eta Koldo Mitxelena izan zituen irakasle, besteak beste. “Nire tesia Mitxelenak zuzendutako azkenetarikoa izango zen”. Hari esker, Euskal Filologian doktore gradua lortu zuen. 1970. urtean hasi zen institutuetan lanean, Errenterian eta Donostian, 15 urtez. Ostera, Unibertsitateko irakasle izan zen, EUGTn, Bordeaux III Michael de Montaignen eta Madrilgo UNEDen, 25 urtez. Liburu eta aldizkari ugari plazaratu ditu. Oraingo honetan euskara eta Lezo ardatz hartuta kaleratu du liburua.

Lezoko historia urratsez urrats azalduko du liburuan, era honetan Lezo aurkeztu eta ezagutzeko. Hala nola, pertsonaiak, herrigintza eta hizkuntzak ere garrantzia izango dute liburuan, Urkizuk euskara oso gertutik jarraitu duelako. Memoria historikora ere joko duela aipatu zuen asteazkeneko prentsaurrekoan: “Nire aitaren erbesteko zati asko kontatuko ditut, bitxikeri gisa, nire aitak bere bizia bertsotan idatzi zuen, den-dena letra larriz”. Ipuinak, komikiak eta Lezokuak saila ere biltzen dira liburuan. Liburuaren azala “bitxia” da, El Bosco flamenkarraren koadroa da.

Oso eskertua azaldu da “abenduko egun hotz, ospel eta euritsu honetan” liburuaren aurkezpenera gerturatu diren guztiekin. Baita mahai bueltan bere aldamenean izan direnekin ere. Asteazkeneko agerraldian Mikel Arruti alkatea; Xanti Val Kultur teknikaria eta Eneritz Arruti alkateordea izan zituen alboan. Valek adierazi zuen Urkizuk alkatearen eserlekuan eserita aurkeztu zuela bere liburua. Garai batean, 1978tik 1983ra bitarte, esertzen zen leku berean. Valentzat “ohore” bat izan zen Urkizu beste behin hor eserita ikustea. Gainera, udalean plenoak euskaraz bideratu zituen lehena izan zen, eta udalean bertan, lehen itzultzailea haren bitartez hartu zen. Miresteko gizona dela adierazi zuen Valek: “Idazlanetan eta ikerkuntzan gizon handia izateaz gain, bere herriaren eskaintzan ere handia izan da hasiera hasieratik. Hori Lezok behar den bezala txalo behar du”.

Arruti alkateak adierazi zuen “plazer” bat dela  liburua, baita Urkizu bera ere, 1978an frankismoaren ondorengo lehen alkate demokratikoa izan baitzen. “Patrik, bere alkate lanetan, garbi zuen herritarren alkate baino gehiago, ordezkaria zela. Bere gertutasuna eta apaltasuna nabarmenduko nituzke. Patrik egindako lana, guretzako ispilu bat da”. Alkate lanetan, herritarren aldeko lanean izan zen, hark artatzen eta jasotzen zituen herritarrak zuzenean, eta euskararen aldeko lan handia egin zuen udal erakundetik. Gainera, Arrutirentzat, bere lan guztietan lezoarra dela argi nabarmentzen da, liburuan Lezo protagonista delako; “harrokeriarik gabe, harrotasunez lezoarrak gara”.

Ikusia da Udalak Urkizurekiko duen eskertzea eta miresmena. Era horretan, Udalak beregan hartu du Urkizuri eskaintzen dioten webgunea. Bertan denetik aurki daiteke: idazlearen lanak, kantu liburuxkak, poemak…

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.