Teatro fisiko laborategia, Gabonetan berriro
Teatro fisiko laborategiko aurtengo ardatza narrazioa eta lengoaia zinematografikoa izango da. Lander Garro gonbidatu dute aurtengoan.
Gabonetan Oiartzunen teatro fisiko laborategia egingo dute, beste behin. Oraingoan, narrazioa eta lengoaia zinematografikoa izango da gaia.
Lander Garro idazle eta zinemagilea izango dute bidelagun. “Bidai dibertigarri eta sakonean murgiltzera, tresna praktiko poetikoak emango ditu laborategiak”, jakinarazi dute antolatzaileek. 38 orduko ikastaroa izango da.
Izena eman, informazio gehiago jaso nahi izanez gero, edo edozein kontsultarako e-posta bidez idatz daiteke edo 647 91 55 92 telefono zenbakira deitu. Toki mugatuak egongo direla jakinarazi dute.