Gabonetan ere, tokian bertan kontsumitu daiteke
Erosketa erabakiei buruz hausnartzeko unea. Gabonetan eskualdeko merkataritzan erosi, eskualdeko ekonomia bultzatu.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/12/image007.png)
Gabonetan erosketa kontsumoak gora egiten du. Horregatik, Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoarentzat “erosketa-erabakiei buruz hausnartzeko eta tokiko enpresa-sarea babesteko” une aproposa dela iruditzen zaie. Era honetan, bulegotik tokiko merkataritzaren garrantzia, jasangarritasuna eta kontsumitzaileen eskubideen babesa azpimarratu nahi dute. Artikulu iraunkorrak aukeratu, birziklatu eta merkataritza-praktika arduratsuak babestuz.
Tokiko merkataritzan balio horiek sustatzeaz gain, eskualdeko ekonomia ere bultzatzen du. Zuzenean laguntzen du eskualdeko hazkunde ekonomikoan; komunitate oparoago eta kohesionatuago baten garapenean, enpleguak sortuz eta mantenduz.
Kontsumitzaileei ematen zaien tratua ere azpimarragarria dela iruditzen zaie. Tokiko kontsumo eta produktuak sustatzeaz gain, “eskualdeko eskaintza komertziala aberasten da”. Eta, produktuen garraioari lotutako karbono-aztarnak murritzen dira, iraunkortasuna bermatu eta ingurumena zainduz.
Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak kontsumitzaileen eskubideak babesten ditu. Horregatik, erosketetan eta zerbitzuen kontratazioan orientazioa eta laguntza bermatzen du.