Kuadrillategiko guraso bilera egingo dute asteartean

Gurasoek dinamika ezagutzeko zein informazio praktikoa jasotzeko aukera izango dute bihar. Aurten 132 gaztek eman dute izena.

kuadrillategi 2023 guraso bilera

132 gazte dabiltza aurten Kuadrillategin.

Kuadrillategin parte hartzen duten gazteen gurasoei zuzendutako bilera antolatu dute bihar arratsalderako. Topalekuan (Landetxe plazan dago) elkartuko dira, 17:30ean.

Kuadrillategik pasa den urrian hasi zuen ikasturtea. Gurasoek ere dinamika ezagutu, informazioa jaso eta datozen hilabeteetarako aurreikusitakoaren berri emateko deitu dute saioa.

Aurten 132 gazte dabiltza Kuadrillategin. DBH1eko ikasle diren 93 gaztek eman dute izena, eta DBH2ko 39k. Ostiral arratsaldero elkartzen diren Landetxen, eraberritutako topalekuan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.