Ander Imaz etxean animatzeko aukera, ostiralean
Eskuz Binakako Txapelketako partida jokatuko dute datorren ostiral arratsean. Imazek Artolarekin jokatuko du, Jaka-Mariezkurrena III.aren kontra.
Eskuz Binakako Txapelketaren laugarren jardunaldia jokatuko da datorren asteburuan. Partida horietako bat Madalensoron jokatuko dute. Oiartzungo pilotari profesional bakarra bertan izango da, Artolarekin bikotea osatzen.
Ostiral arratsean izango da Jaka-Mariezkurrena II.a eta Artola-Imaz bikoteen arteko partida. 22:15ean hasiko da norgehiagoka hori.
Alegiarrak eta oiartzuarrak osatutako bikoteak hiru partida jokatu ditu orain arte, eta haietako bat irabazi dute. Beste bikoteak jokatutako hiru norgehiagokak irabazi ditu.
Estelarra hasi baino lehenago, Agirre eta Iztuetak Zubizarreta III.a eta Ugartemendia izango dituzte arerio.
Sarrerak salgai daude pilota partiduen sarrerak saltzen dituzten webgunean, 20 eta 25 euroren truke.
Madalensorora joaterik ez duenak, ETB1en bitartez jarraitu ahal izango du partida.