'Pornografia gaur egungo sexu-heziketa ote?', bihar
Eider Goiburu psikologoak nerabeen gurasoei zuzendutako saioa emango du ostegunean, Treba programaren barruan.
Treba Gurasoak programako ikasturteko bigarren formakuntza saioa egingo dute bihar arratsaldean, hilak 14.
Eider Goiburu psikologoak nerabeen gurasoei zuzendutako Pornografia gaur egungo sexu-heziketa ote? hitzaldia eskainiko du.
17:00etan hasiko da, pleno aretoan. Doan izango da eta ez da aldez aurretik izena eman beharko, antolatzaileek jakinarazi dutenez.