San Tomas festa, igandean Saldisen
10:00etan zabalduko dute Eguberrien atariko jaia. Baserritarren postuez gain, zer jan eta edan nahiz giroa izango dira.
Abian dira Lezoko Eguberrietako ekitaldiak. Horren harira, etzi (igandea) egun handietako bat iritsiko da: San Tomas festa. Ohikoa denez, San Tomas Egunaren aurreko igandeak jasoko du Lezoko festa. 10:00etatik, Karlos Saldise plazan baserritarren postuak, jaki eta edarienak, musika eta giroa izango dira. Baserritarrez jantzita joateko deia egin dute.
