"Resistance climbing" pelikula proiektatuko du Urdaburuk
Eskalatzaile palestinarren egunerokotasuna azaltzen duen filma ikusteko asteartean elkartuko dira egoitzan, 19:30ean.
“Resistance climbing” pelikula proiektatuko dute Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan. Datorren asteartean, hilaren 19an, arratsaldeko 19:30ean elkartuko dira.
Bideoa ez da ohiko eskaladari buruzkoa. Kontrara, Palestinako eskalatzaileen egunerokoa erakusten da bertan: lurraldean bertan lana, bizitza eta eskalada praktikatzea nola uztartzen duten. Bideoan zehar, askatasunez bizitzeko grina ageri den arren, palestinarrek bizi duten egoera gordina ageri da ere.
Filmak hainbat sari jaso ditu aurten, Canadako Banff Mountain Festival ospetsukoa adibidez.
