[Argazkiak] Giro ederrean joan da Txerri Eguna
Jendez beteta egon dira Madalensoro pilotalekua eta Elizalde ikastetxeko patioa.
Madalensoro pilotalekua eta Elizalde ikastetxeko patioa jendez beteta egon da gaurkoan, Txerri Eguna da eta. Ikasbidaiak ordaintzeko parada edota Eguberrietako opariak egiteko plaza bikaina izan dute oiartzuarrek eta eguraldia lagun izan dute. Guztira, 87 artisau eta sortzailek jarri dute txokoa, baita HITZAk ere.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Intxixu-AEK euskaltegiak, Haurtzaro Ikastolak, Elizalde Herri Eskolak eta Oiartzok antolatzen dute Txerri Eguna, udala eta Erretxiki pentsu eta landare enpresarekin batera.