AIAk salatu du jarritako kartelak desagertu direla
Oiartzungo talde animalistak salatu du Txerri Egunaren bezperan jarritako kartelak kendu dituztela, bigarren urtez jarraian. Lanean jarraituko dutela iragarri dute.

Pankartak desagertu zirela salatu du AIAk.
Pasa den larunbatean egin zuten Txerri Eguna. Horren harira, Aska Itzank Animaliyak (AIA) talde animalistak bertan animaliak erabiltzen direla salatzeko kartelak jarri zituen bezperan, Beheko Plaza inguruan.
“Txerri Eguna ala kaiola eguna?” eta “Txerri Eguna ala animalien zapalkuntza?”, galdetzen zuten AIAkoen pankartek. “Norbaitek” kendu dituela salatu dute, iaz bezala. Adierazpen askatasuna eskatzeaz gain, lanean jarraituko dutela iragarri dute.