Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Legorburuk lau sari jaso ditu asteburu berean

Oihenart aforismo lehiaketa irabazteaz gain, Errenteria-Oreretan eta Hondarribian aipamenak lortu ditu errenteriarrak.

inigo legorburu aforismoak Oihenart aforismo lehiaketako irabazleak: Juan Ramon Alberdi azkoitiarra (bigarren saria) eta Iñigo Legorburu.
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2023/12/18

Iñigo Legorburuk asteburu emankorra izan du: lau sari jaso ditu errenteriarrak. XI. Oihenart Aforismo Lehiaketaren sari nagusia lortu du. EHUko Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak (HEFAk), Joxe Azurmendi Katedra eta Donostiako Euskara Zerbitzuak elkarlanean antolatzen dute.

Hirugarren aldiz irabazi du Legorburuk. Aurten araua jarri diete: Joxe Azurmendiren esaldi bat izan da abiapuntua: Entzutea, arimako jarrera sakon bat da. 

Legorbururen aforismo sortak Ardi-men artifiziala du izena. 50 aforismo jaso ditu. “Jokorako eta jolaserako beta eskeintzea izan du helburu nire lanak, irakurleak une atsegin bat pasa eta ahal bada, irribarre bat ateratzeko asmoarekin”, azaldu du egileak.

Aforismoak aintzatetsi ditu Oihenart lehiaketako garaileak. “Presazko eta hitz gutxitan asko esatea eskatzen duen gizarte honetan, aforismoa tresna ederra da ideia batzuk zalantzan jarri zein beste pentsamendu batzuk helarazteko”.

Bere lanagatik 500 euroko diru-saria lortu du. Aurretik beste hainbat idazle ezagunek irabazi dute, Bixente Serrano-Izko, Maribel Aiertza eta Koldo Izagirre idazleak edo Maialen Akizu eta Ekaitz Goikoetxea bertsolariak kasu.

Hiru sari, larunbatean

Sari hori ostiralean jaso zuen. Larunbatean beste hiru sari jaso zituen, hiru generotan: narratiba, poesia eta bertso-paperak. Errenteria-Oreretan —jaioterrian— bi jaso zituen.

Zapirain bertso-paper lehiaketan Kuadrillategi bertso-sortarekin bigarren saria lortu zuen. Honakoa izan du hizpide: “Gure kuadrilla ustez progre eta aurrerakoietan ematen den rol banaketak ditut hizpide, hala nola haurren zaintza edo gizonezkook guretzat soilik hartzen dugun denbora kirola egiteko garaian”. Arkaitz Oiartzabal Xamoa oiartzuarra gailendu zen bertan.

Ereintza elkartearen ipuin-lehiaketan Joxan Arbelaitz Saria lortu du. Begiradak lanarekin irabazi du; aiton-amona bikote baten gorabeherak izan ditu hizpide.

Hirugarren saria Hondarribiko Satarka poesia lehiaketan lortu zuen. Bigarren saria eskuratu du, Bizitza den soinu-banda lanarekin. Lana egiteko bere bizitzako soinu-banda diren abestien zatiak hartu ditu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.