'Izan zaitez sortzaile' 2024ean
Sortzaile izateko 12 saio eskaintzen dira Lekuona Fabrikan Maddi Sara Goikoetxea artistarekin. Julia Cameronen 'El camino del artista' gida-liburua oinarri hartuta.
Urtea sortzaile hasteko aukera luzatzen dute Lekuona Fabrikan, Maddi Sara Goikoetxea artista gidari, eta Julia Cameronen ‘El camino del artista’ gida-liburuan oinarrituta, dinamika ezberdinak eskaintzen dituzte. ‘Izan zaitez sortzaile’ du izena tailerrak eta autoezagutzarako prozesu bat lantzea, norberaren sorkuntza gaitasunarekin konektatzea, eta eguneroko bizitza sortzaileago bat izaten lagunduko duten aldaketa txikiak egitera bultzatuko dituzte tailerrean parte hartzen dutenei.
Izen ematen dutenek, aurrez gida-liburuko kapitulu bat irakurri beharko dute. Ondoren, tailerrean sortutako iritziak, kezkak eta buruhausteak partekatuko dituzte. Guztira 12 saio egingo dira asteazkenetan, 17:30etik 19:30era bitarte: urtarrilaren 10, 17, 24 eta 31n; otsailaren 7, 14, 21 eta 28an; eta martxoaren 6, 13, 20 eta 27an. Izen ematea zabalik dago jada, Lekuona Fabrikan edo webgunean.