Udalaren 2024rako aurrekontua aztertuko dute asteazkeneko plenoan
Urteko azkeneko udalbatzarrerako deialdia egin dute hilaren 20rako. Hamahiru puntu jorratuko dituzte, tartean datorren urterako kontuak.
Etzi —asteazkena, hilak 20— egingo dute urteko azkeneko ohiko udalbatzarra (18:00etan hasiko da). Hamahiru puntuko gai-zerrenda izango dute esku artean, eta tartean izango da 2024a arautuko duten aurrekontuak.
Egungo udal gobernu taldearen lehenengo aurrekontu proposamena izango da. Horrez gain, beste dozena bat gai landuko dituzte. Tartean egongo dira udaleko langileei soldata igotzeko puntua, edo Oiartzungo familientzako laguntzak.
Honakoa izango da gai-zerrenda osoa:
-
Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
-
2024 urteko Aurrekontuaren onarpena.
-
Udal langileen ordainsarien igoeraren onarpena.
-
2024. urteko Langile Zerrenda eta plantilla onartzea.
-
2024. urtean familiei laguntza eskaerak bideratzeko deialdia eta oinarriak onartzea.
-
Etxez-etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Udalaren arteko hitzarmenaren luzapena onartzea.
-
Labore Oarso Kontsumo Elkartea tokiko onura publikoko entitate deklaratzea.
-
2022-2024 epeko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 4. aldaketaren hasierako onarpena.
-
2024ko udal-egutegi instituzionalaren onarpena.
-
Oiartzungo Elorsoro Kiroldegia, Madalensoro Pilotalekua eta Udako Igerilekua udal instalazioen zerbitzu kontratuaren esleipena onartzea.
-
Udal Ondasunen Inbentarioan 2023 urtean egondako aldaketen onarpena.
-
Beste organoen jardueraren jarraipena.
-
Eskari-galderak.