'Modelo 77' filma, asteazkenean Landetxen
Alberto Rodriguez zuzendariaren filma emango dute bihar arratsean. 1977an Bartzelonako espetxean aurrera eramandako borroka du hizpide.
![modelo 77](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/12/modelo_77-490734017-large.jpg)
Zinemarentzako txanda izango da bihar arratsaldekoa (asteazkena, hilak 20). Alberto Rodriguez zuzendariaren Modelo 77 filma emango dute Landetxe aretoan. 19:30ean hasiko da sesioa, eta sarrerak salgai daude udalaren sarreren webgunean, 3 euroren truke.
125 minutuko luzapena du filmak, eta jatorrizko bertsioan (gazteleraz) emango dute. Honakoa da filmaren abiapuntua:
Modelo Espetxea. Bartzelona, 1977. Manuel (Miguel Herran), gazte kontulari bat, faltsutze bat egiteagatik espetxeratua eta epaiketaren zain dagoena, 10 eta 20 urte arteko balizko zigorrari egin beharko dio aurre, bere delituaren zenbatekoarentzat neurriz kanpoko zigorra. Laster, Pino (Javier Gutierrez) bere ziegako kidearekin batera, amnistia eskatzeko antolatzen ari den preso komunen talde batekin bat egingo du. Espainiako espetxe-sistema kolokan jarriko duen askatasunaren aldeko borroka hasiko da modu horretara. Kanpoan egoera aldatzen ari bada, barruan ere egin beharko du.