[Argazkiak] Euriak ez du gaurko festa eguna zapuztuko
Eguraldi kaskarra ez da etxean geratzeko aitzakia izan herritarrentzako. Luze joko du gaurko San Tomas Egunak.
Goizetik eguraldia lagun izan ez bada ere, ospatzeko eguna da gaurkoa. San Tomas Egunak herriko kale eta plazak jendez eta txistor usainez bete ditu beste urte batez. Askotariko postuak izango dira arratsaldean ere, jatekorik eta edatekorik ez da faltako. Euriari irribarre batekin egin diote aurre gazte eta helduek, topa egiteko eguna baita, askok urte osoan zehar egutegian gorriz markatutakoa.