Ekiherri Komunitatea sortu dute, energia burujabetasuna erdiesteko

Ekiherri Energia Berriztagarrien Komunitatea atzo aurkeztu zuten lepo zegoen Niessen Kulturguneko auditorioan. Bildutakoek 'argi dutela' esan zuten, energia subiranotasunaren aldeko urratsa egin nahi dute.

Ander Imaz

Ander Imazen finala ospatzeko plana antolatu dute iganderako

Ander Imazek igandean jokatuko du —Unai Lasorekin— binakako txapelketako finala. Zaleek afaria antolatu dute Egi-Luzen.

Oarsoaldeko ontziak txukun Zumaia eta Donibane Lohizunen

Hitzordu bikoitza izan dute San Juan, San Pedro, Hibaika eta Illunbeko arraunlariek asteburuan. Larunbat arratsaldean Zumaian izan zuten estropada; igande goizean, berriz, Donibane Lohizunen.

Enara Artola lezoarra eta Amaiur Tejeria, garaile Oiartzungo Aurresku Txapelketan

Gipuzkoako ligako azken aurreko saioa izan zen Oiartzungoa. Azkena apirilaren 29an izango da, Lezon. Euskal Herriko finalak maiatzean dira.

Euskaraz, osasuntsu

Osasunari lotutako establezimenduetan euskararen erabilera areagotzeko kanpaina aurkeztu dute gaur, 'Euskaraz, osasuntsu'.

Lanketa 'luze eta mamitsuaren' ondoren, hirugarren berdintasun plana martxan da

Planak bost ardatz, hamazazpi helburu eta 305 ekintza jasotzen ditu, eta hura diseinatzen aritu dira 60 emakume inguru, eta Berdintasun Kontseilua; udalbatzan ordezkaritza duten alderdi guztien oniritzia jaso du.

Hautagaitza 'berritu eta fidagarria' aurkeztu du PSE-EEk

Maiatzaren 28ko Udal hauteskundeetarako prestatu duen hautagaitza aurkeztu zuen atzo PSE-EEk. Isaac Palencia zerrendaburuak Errenteria berriz ere gidatzeko "taldea, eskarmentua, proiektua eta anbizioa" badutela esan zuen.

Rufi Arretxeri aitortza, hunkigarria eta jendetsua

Rufi Arretxeri egindako omenaldian Pasaia KEren eta Realeko beteranoen arteko partida izan zen larunbatean.

Ate irekien jardunaldia Uztargi eta Goialde haur eskoletan

Berrikuntza nagusia, 2023-2024 ikasturtean Haurreskolen Partzuergoko zerbitzua doakoa izango dela, hilero %80ko asistentzia dutenen kasuan.

XI. Ganbera Musika Astea, gaurtik ostiralera, Trintxerpen

Haize-instrumentuek, hari-instrumentuek eta jazz musikak bat egingo dute egunero 19:30ean izango diren emanaldietan.

Haur eta gazteekin osatu nahi dute madalenen egitaraua

Haur eta gazteen jai batzordeak martxan jarri dituzte. Gazteen lehen bilera hilaren 25ean izango da; haurrena, berriz, hilaren 26an.

Koldo Mitxelena eguna ospatuko du ikastetxeak larunbatean

Erakusketa, zirku emanaldia, ikas taldeen ikuskizunak, bazkaria eta Oihan Vega DJ-aren musikaz gozatzeko aukera izango da.

Gaztañoko jaietako larunbateko egitaraua, ez da jada sekretua

Kros herrikoia, kontzertuak eta DJ Bullen musikak girotuko du larunbata. Mozorro afaria ere egun horretan egingo dute.

zuhaitz gurrutxaga

Ekitaldiz betetako asteburua Touringen mendeurrenaren harira

Euskadiko Kadete Ligako finalaurrekoa eta finalak Fanderian jokatuko dituzte eta Zuhaitz Gurrutxagaren 'Futbolistok' emanaldia ikusteko aukera izango da larunbatean.

GI-20 itxiko dute ostegun gauean, Beraun parean

Gi-20 errepidea itxita izango da etzi —osteguna—22:00etatik , ostiraleko 05:00ak arte Bilboko noranzkoan Beraun parean.

Errenteriako Udaletxea.

Etxebizitza hutsak alokairu sozialera bideratzeko diru laguntza

Hutsik dauden etxebizitzei erabilpena eman eta bide batez, haien beharra dutenei erantzuna emateko diru laguntza lerroa zabaldu du Errenteriako Udalak.

kakorratz tailerra

Kakorratz tailerra antolatu dute hilaren 20rako

Neuk Artisau Diseinuak dendak antolatu du tailerra, zorro bat josten ikasteko. Goizez izango da, eta aurretik izena eman beharko da.

girizia

Girizia elkarteak urteroko batzarra egingo du hilaren 19an

Arratsaldeko zazpietarako egin dute deialdia. Bost puntuko gai-zerrenda izango du urteroko batzarrak.

Kuadrillen Eguna josteko parte hartze aktiboa eskatu dute

Kuadrillen eguna antolatzeko, aurretik, bitartean eta ondoren lan handia egin behar dela esan du OaingozHau mugimenduak, eta inplikatzera deitu dituzte herritarrak.

Gehiago