Euskal Herriko 47. Dantza Solte Txapelketan, Oarsoaldekoak faboritoen artean

Seguran jokatuko da bikotetako euskal dantzaren erreferente den txapelketa, larunbatean. hamahiru bikote izango dira osotara.

"Sare fantasma izugarri handia" topatu dute Jaizkibelgo uretan

Arroketan trabatuta antzeman dute sarea, eta hainbat espezie bertan harrapatuta. Ateratzea "ez da erraza izango", urpekarien arabera.

Sormena eta gizartearen arteko sinergia sustatzera dator 'Aldaketak sortzen' programa

Askotariko programa antolatu dute Habian! eta Artisau auzoak elkarlanean 'Aldaketak Sortzen' programaren barruan.

Loic Mallie

Charles Chaplin izango da X. Azkue Memorialaren ardatza

Bost ekitaldi izango ditu organozaleek antolatutako zikloak: hiru kontzertu, hitzaldi bat eta bisita gidatua.

Ariketa fisikoa sustatzeko ekintzez beteta dator Kirol Astea

Kirol Astea egingo du Oiartzungo Udalak hilaren 21a eta 27a bitartean, eta horren barruan hemezortzi ekintzekin osatutako eskaintza ondu du.

transpatioa elizalde

Elizaldeko jolastokia itxuraldatzen ari da, haurrak erdigunean jartzeko

Transpatioa proiektua orain dela bost urte jarri zuten martxan, jolastokiko botere harremanak eraldatzeko asmoarekin. Naturgunea zabaldu dute.

Musika bandaren kontzertua Cristobal Gamonen 50. urteurrenaren harira

Igandean izango da kontzertua Cristobal Gamongo ikastetxearen jolastoki estalian.

'Batelerak', bueltan: "Argi dago harrobitik egingo dugula"

Anartz Guereñok berrartuko du San Juango emakumeen traineruaren gidaritza datorren sasoian. Etxeko arraunlariak nahi ditu tostetan.

Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea, gaur plazan

19:00etan biltzera deitu dituzte herritarrak, 'Palestinarekin elkartasuna, konponbide politikoa orain!' leloa ardatz.

oiarpe

Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2023-11-06)

Oiarpeko pilotariek 22 norgehiagoka jokatu dituzte asteburuan. Horietako hamar irabazi dituzte oiartzuarrek.

munduko arrozak oiartzun 2023

Munduko Arrozak festan parte hartzera animatu dute

Hilaren 26an izango da festa, Abarkak antolatuta. Bigarren aldia izango da, eta zazpi herrialdek —gutxienez— presentzia izango dute.

Jantzien kontserbazioaren gainean, bisita gidatua

Hilaren 12an izango da bisita gidatua Jantziaren Zentroa eta Gordailuaren eskutik. aldez aurretik izena eman behar da parte hartzeko.

Nekazaritzarako ibilgailuen azterketa teknikoa, hilaren 14an

Udalaren brigadaren pabiloian egingo dituzte azterketak. Aurrez hitzordua eskatu behar da Irungo IATra deituta.

Hiru hamarkada AHTri ezetz esaten

Erakusketa batera bildu dute ibilbide luzea eta Herriko Plazan ikusi ahalko da larunbatean.

Larunbatean aurkeztuko du denboraldi berria Zintzilik Irratiak

Kontzertua antolatu du irrati libreak Niessen Kulturgunean denboraldi berriaren berri emateko.

sutea gorlan

Gorlan enpresan sutea piztu da

Ihurrita industriaguneko enpresan sutea piztu da, 12:30 pasatxo zirela. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta kontrolpean daude garrak.

zilibito records

Zilibito Recordsen maketa onena den ebatziko dute hilaren 16an

200 taldek baino gehiagok aurkeztu dute bere hautagaitza Gaztea irratiaren lehiaketara. Lau dira finalistak, tartean Zilibito Records oiartzuarrak.

salamanca oiartzun

Salamancara nindoalarik, garaipenean nuen pentsatu... baita ekarri ere

Oiartzungo emakumeen talde nagusiak hiru puntuak lortu ditu urteko bidaiarik luzeenean. Haizeak baldintzatu du partida, baina garaipenak ez du alde egin.

Gehiago