Lobato hustu du Ertzaintzak

Despliege zabala egin du Ertzaintzak 08:45 aldera Lobato etxe okupatuaren inguruan. Bertan bizi direnak liskarrik gabe aterarazi dituzte.

Oarso Bidasoko Hitza

[Argazkiak] Palestinari, babes erakustaldia

Palestinari elkartasuna erakutsi diote gaur arratsaldean hamarnaka herritarrek. Kontseilu Sozialistak deituta, elkarretaratzea egin dute Iztieta auzoko Diputazio plazan.

Zortzi ekitaldirekin etorriko da 'Haurren aurrean helduok heldu'

Ostegunean hasiko da 'Haurren aurrean helduok heldu' ariketa. Zortzi jarduera programatu dituzte, era askotakoak. Bi eginda dituzte.

Tximeletaren hegaldia eten ez dadin

Juneren Hegoak elkarteak, larunbatean—hilak21— ospatuko du bere egun handia. Ez da nolanahikoa izango, aurten hamar urte bete baititu adingabeen gaixotasun, aniztasun funtzionala edo doluagatik zaurgarri diren familiak laguntzeko 2013an bidea hasi zuen elkarteak.

Landa Emakumeentzako Berrikuntza Saria jaso du 'Mater' ontziak

Landa Emakumeentzako Berrikuntza Sarietan aintzatespena jaso dute sanpedrotarrek. Izaskun Suberbiolak aldarrikapen feminista egin du.

palestina

Palestinari elkartasuna adieraztera deitu du Kontseilu Sozialistak gaur

Elkarretaratzea egingo dute Iztieta auzoko Diputazio plazan Kontseilu Sozialistak deituta, gaur 19:00etan.

Pentsatzen jarriko dira haurrak

Filosofiaren Plazako saioak antolatu dituzte hirugarrenez 9-12 urte arteko haurrei begira.

euskaraz urtabe

Urtabe prozesuaren azken saio parte hartzailea, hilaren 28an

10:00etatik 13:00etara izango da batzarra, Haurtzaro Ikastolako jantokian. Datozen bost urteetarako lehentasunak ezartzen saiatuko dira.

Bestelako bizimoduen topaleku

Ekonomia sozialean oinarritutako egitasmoaen zein proiektu alternatiboen erakusleiho izango da Alternatiben Oihartzuna.

Elkarrizketa nagusia. Bertha Gaztelumendi Caballero. Zinemagilea

«Ezin da esan ‘emakumeen zinema’ dagoenik»

Euskal zineman emakumeak «betidanik» egon direla azaldu du Rosa Zufiarekin batera egindako azken lanean, ‘Arnasa betean, emakume zinegileak’. Orain «loraldi» bat egon arren, asko dagoela egiteke dio.

Sanpedrotarraren batzar nagusia, hilaren 19an

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak Ohiko Batzar Nagusia egingo du datorren igandean. Lehen deialdia 09:30ean izango da, eta bigarrena, 10:00etan.

Auto karabana Palestinaren alde atzo.

Palestinaren aldeko autokarabana egin dute

Orereta Palestinarekin Herri dinamikak deituta egin zuten atzo auto karabana herriko auzoetan barrena.

Odola ematera deitu dute asteartean

Merkatuzarren eman beharko dute odola bertaratzen direnek, eta aurretik hitzordua hartu beharko dute.

lezo.kalea

Lezo tentsio handiko eremu izendatzea eskatu du PSE-EEk

Etxebizitzaren arazoari aurre egitea dela helburua dio alderdi sozialistaren zinegotzi Joxean Sanchezek.

Auzo Desafiyua, hilaren 11n Gurutzen

Iturriotzek iaz lortutako garaipena defendatuko du Gurutzeko frontoian. Taldeak 10:30ean elkartuko dira eta 11:00etan hasiko dira probak.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2023-11-03)

Herriko kirol taldeak lehiara itzuliko dira gaurtik aurrera eta bide onetik hasi nahi dute azaroa.

Tokiko gobernantzaz hausnartuko dute bi egunez Lekuona Fabrikan.

Arkano, Lia Kali eta Txiltxoko, Lekuona Fabrikan larunbatean

Kontzertua 20:00etan hasiko da eta sarrerak 3 euroan daude salgai; Gipuzkoan Gazte Tourrek antolatu du emanaldia.

merkatuzar
Añarbe baso erreserba

Mehatxatutako intsektuen gaineko ikerketa berria Añarben

Aranzadi Zientzia elkarteak garatuko du ornogabeen gaineko ikerketa.

Gehiago