Itsasotik helduko dira Errege Magoak
Trintxerpen egingo dute lehen geldialdia hiru Errege Magoek ostiralean, ontziz iritsiko dira herrira.
Ostiralean (hilak 5) helduko dira Errege Magoak Pasaiara. Trintxerpeko portutik iritsiko dira herrira, 16:45an jasoko dituzte esku zabalik eta irrikaz haur eta haien gurasoek. 18:30ak bitarte haurren eskutitzak jasotzen ariko dira Alkateordetzan. 19:00etan, berriz, kabalgataren irteera izango da Gudarien plazatik. Eta eguna biribiltzeko, 21:00etatik 21:30era, Errege Magoak barrutiko kaleetatik ibiliko dira.