Palestinaren aldeko murala aurkezteko ekitaldia, igandean
Palestinarren sarraskia gelditzeko exijitzeko horma-irudia egin dute Landetxen. Igandean ekitaldia egingo dute bertan.
Herritar talde baten ekimenez, murala osatu du Udane Ansak, Landetxe eraikinaren kanpoaldeko pareta batean, Yon Oñatibia kalean.
Palestinako sarraskia salatzea du helburu, baita hura geldiaraztea eskatzeko ere. Datorren igandean —hilak 7— egingo dute horma-irudia aurkezteko ekitaldia.
Zita 12:30ean jarri dute, murala dagoen tokian. Bertsolari bat gonbidatu dute antolatzaileek, baita BDS (Boikota, desinbertsioak eta zigorrak-en siglak, ingelesez) taldeko kide bat. Azken horrek Palestinako egungo egoerari azalpenak emango ditu.