Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Osasun arta publiko duina aldarri

Sinadura bilketa egiten ari dira Iztietako anbulatorioan Osasun Sailak ezarritako murrizketak salatu eta kalitatezkoa eta duina den zerbitzua berrezartzea eskatzeko. Hilabete osoan zehar jasoko dituzte sinadurak, goizez.

Dozenaka eta dozenaka herritar gerturatu dira osasun sistema publiko eta kalitatezkoaren alde sinatzera lehen egunean. Argazkia: Duintasuna
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/01/02

Jasangaitza dira osasun publikoan ezartzen ari diren murrizketak. Larritasun horren barruan, Errenteria-Oreretako Iztietako anbulatorioaren egoerarekin kezka berezia dute herritarrek. Familia medikuen kopuru handi bat falta da anbulatorioan; 16 dira denera, baina bik erretiroa hartu dute eta haien ordez ez dituzte mediku berriak kontratatu, eta gaixotasunarengatik bajan diren medikuen hutsunea ere ez dute betetzen.

700dik gora sinadura bildu dituzte antolatzaileek lehen egunean Iztietako anbulatorioan kalitatezko zerbitzu publikoa bermatzearen alde.

Hori gutxi balitz, Oarsoaldeko udalerrientzat erreferentziazkoa den Etengabeko Arreta Gunean, ez da sendagilerik izaten asko-askotan eta erizain batek eta administrari batek egiten diete arta bertaratzen diren gaixoei.

Egoera larria salatzeko eta osasungintza publikoa eta kalitatezkoaren defentsan, joan den abenduaren 16an manifestaziora deitu zuten herriko auzo elkarteek —Beraun, Galtzaraborda, Kaputxinoak, Iantzi, Alaberga, Oiarso Erdigunea, Iztieta, Gaztaño, Gabierrota eta Agustinak— , erretiratuen elkarteek, mugimendu feministak, bilgune feministak, GOT taldeak eta Duintasuna Pentsiodunen elkarteak. Milaka lagunek egin zuten bat deialdiarekin, kezkatuta eta haserre.

Lanean jarraitzeko konpromisoa hartu zuten denek, egoera iraultzeko, eta kalitatezkoa eta duina den lehen arreta zerbitzu publikoa bermatzeko. Horren harira, sinadura bilketa egiten ari dira Iztietako anbulatorioak bizi duen egoerarekin kezkatuta lanean ari diren elkarte eta eragileak. Hilabete osoan izango dira, gaurtik hasita, astelehenetik ostiralera 09:30etik 11:30era Iztieta anbulatorioaren kanpoaldean sinadurak biltzen.

Murrizketen aurkako eta osasungintza publiko unibertsal eta kalitatezkoaren aldeko afitxak eta pankartak zabaldu dituzte anbulatorio inguruan.

Deia egin diete herritarrei bertaratu eta alegazioak betetzera, “ezinbestekoa da Iztietako anbulatorioa larrialdi egoeratik ateratzeko eta lehen arreta duina izango dugula bermatzeko”.

Gaur izan dute lehen eguna, eta herritar ugari gerturatu dira sinatzera. Denera 1.000 orri jaso dituzte gaur, eta pozik azaldu dira antolatzaileak, “lehen eguna da eta prestatuak genituen orri guztiak agortu zaizkigu bi orduan, gehiago egin behar izan ditugu. Hala ere, gogorarazi nahi dugu hilaren 30era arte izango garela anbulatorio kanpoaldean alegazio orriak biltzen”.

Hilaren 30ean mozioa aurkeztuko dute plenoan Iztietako anbulatorioaren egoeraren gainean. Bildutako sinadura guztiak, pazientearen arreta zerbitzuan aurkeztuko dituzte. Alegazio eredua mahaian bertan bete dezakete gerturatzen direnek, edota aurretik deskargatu eta beteta eraman.

Alegazio eredua hemen deskarga dezakete interesdunek.

 

 

Erlazionatutako edukia[Bideoa] Milaka herritar kalera atera dira lehen arreta osasuntsuaren aldeItomenean amildu aurretik
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.