Azken unean erabakiko dute kabalgata egin edo bertan behera uztea

Momentuz Errege Magoen kabalgata mantentzea erabaki du udalak, eta antolatzaileek 18:00etan hartuko dute azken erabakia.

Errege Magoen desfilea Errenteria-Oreretan. Errege Magoen desfilea Errenteria-Oreretan.

Eguraldi makurra, desatsegina gaurkoa. Alerta horia iragarri du Euskalmetek prezipitazio handiagatik 12:00etatik 00:00etara.  Iragarpen horrek, betetzekotan, kolokan jar dezake Meltxor, Gaspar eta Baltasarren desfilea egitea gaur arratsaldean. 18:00etan dago aurreikusia abiatzea Errege Kabalgata Tulle kaletik Erdialdeko kaleak zeharkatu, udaletxetik pasa, eta Merkatuzarren bukatzeko familiei harrera eginez.

Momentuz Errege Magoen kabalgata mantentzea erabaki du udalak, eta antolatzaileek 18:00etan hartuko dute azken erabakia.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.