Iturrioztarrak ere, kuestazioa prestatzen
Hilaren 23ra arte eman daiteke izena auzoko 'kuestaziyua'-n parte hartzeko. Hurrengo egunean egingo dute ardurak banatzeko bilera.
Oiartzungo auzoak pixkanaka ari dira ihoteetako planen berri ematen. Iturriotzek jakinarazi du auzoko kuestazioan parte hartzeko zer egin behar den.
Hilaren 23ra arte eman daiteke izena, e-posta bidez. Arduraduna, jende kopurua eta kontakturako telefono zenbaki bat jartzeko eskatu dute.
Behin izena emateko epea pasatzerakoan, ardurak banatzeko bilera egingo dute. Hilaren 24an izango da, asteazkenarekin. Auzoko lokalean elkartuko dira, 19:00etan.
Ihoteak antolatzen dituztenek informazioa ematen dute Instagrameko kontuan.