Nexgraff-en bi mural, munduko onenen artean
Grafiti egile sanpedrotarraren lanen alde botoa eman dezakete herritarrek, hala erabakiko baita munduko ederrena.
Mundu osoan 2023an egin diren 100 mural onenetatik bi Nestor Otaño Nexgraff sanpedrotarrak sortu ditu. Hala du jasota Street Art Cities arte urbanoaren webgune espezializatuak. Orain, herritarrek 100 horietatik lehen kortea pasa duten 50en artean botoa eman dezakete munduko onena zein den erabakitzeko; horien artean ere daude Nexfraff-enak. Urtarrilaren 31ra arteko epean eman daiteke bozka 50 horietatik ederrena zein den aukeratzeko. 2022ko edizioan, pasaitarraren mural bat munduko hamargarrena izan zen.
Sartu hemen Nexgraff-en muralen aldeko botoa emateko.
Muraletako bat Ibarran dago, eta bestea Baionan. Lapurdiko hiriburukoa urrian egindakoa da, hango Zizpa gaztetxean. Ibarrakoa, berriz, A-1 errepidearen zubietako batean egin zuen iazko urtarrilean, haren euskarrietako batean hain zuzen ere, eta 33 metro altueran nahiz 7 zabaleran ditu: Biloba eta amona Ibarrako baratza batean lanean du izenburu.