'A'-rekin hasten diren auzoak ere ari dira kuestazioa prestatzen

Arraguako ihoteetako zitaren antolatzaileek jakinarazi dute nola eman behar den izena, baita Altzibarkoek ere.

kuestazioa altzibar 2023

Otsailaren 3an izango da ihoteetako egun nagusia. Arraguan eta Altzibarren jakinarazi dute nola eman behar den izena egun horretan egingo den bazkarirako.

Arraguaren kasuan, kuestazioan parte hartu nahi dutenek e-posta bidez mezu bat idatzi beharko dute. Bertan, kuadrillako kide baten izena, joango diren pertsona kopurua eta telefono zenbaki bat adierazi beharko dute.

Kuestazioa non eta zein ordutan izango den jakinarazi dute modu berean: 10:00etan aterako dira, Aldeguna elkartetik. Otsailaren 3an, noski.

Altzibar

Oiartzungo auzo arrosan ere ari dira kuestazioa prestatzen. Euren kasuan —baita ere— e-posta bidez eman beharko da izena.

Hamaiketakora, bazkarira edo bietara joango diren adierazi beharko dute joango diren altzibartarrek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.