Ihoteak prestatzeko bi zita jarri dituzte

Bi ikastaro antolatu dituzte. Lehena, zakuak egiten ikastekoa, hilaren 20an izango da. Dantza ikastaroa izango da bigarrena, hilaren 27an.

ihoteak prestaketa 2024Hiru aste falta dira ihoteak irits daitezen, eta antolatzaileek bi zita programatu dituzte hileko azkeneko bi larunbatetarako.

Hialren 20an, zaku egite ikastaroa egingo dute. Haurtzaro Ikastolako jangelan elkartuko dira, 16:30ean, eta 19:00ak arte izango dira bertan prestaketa lanetan. Norberak eraman beharko du materiala. Oihal zaharrak zein zakuak eramatea komenigarria dela aholkatu dute.

Bigarren ikastaroa hilaren 27an izango da. Ordutegi berean —16:30ean-19:00—, dantza ikastaroa egingo dute udaletxeko pleno aretoan, ihoteetarako prest egoteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.