Zinema emanaldia antolatu dute, datorren ostegunerako
'El maestro que prometió el mar' filma proiektatuko dute hilaren 18an, Landetxen. Sarrerak salgai daude.
Landetxe aretoak aukera eman dio Oiartzuni filmak ikusteko. Datorren ostegunerako, hilak 18, film baten proiekzioa programatu dute. El maestro que me prometió el mar filma emango dute aretoan, 19:30etik aurrera.
Filma gazteleraz emango dute, eta sarrerak salgai daude 3 euroan, udalaren sarreren webgunean.
Honakoa da Patricia Font zuzendariak Albert Valen gidoiarekin egin duen filmaren sinopsia:
Ariadna konturatu da aitonak aspalditik bilatzen dituela Guda Zibilean desagertutako aitaren hondakinak. Lagundu nahian, Burgosera joan da eta hor dagoela, Antoni Benaigesen istoria ezagutuko du. Tarragonako maisu gazte da Antoni, eta uda aurretik aitonaren irakaslea izan zen. Antonik, modu pdagogiko berritzaile baten bidez, ikasleak inspiratu zituen eta promesa bat egin zien: itsasoa ikustera eramatea.