Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Areto futboleko taldeak lidergoa indartu du, bigarrena garaituta

Orain bakarrik dira sailkapenaren buruan. Emakumeen futbol talde nagusiak berdindu egin du, baita gizonenak ere.

oiartzungo kirol taldeen emaitzak 2024-01-15
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/01/15

Pauso indartsuak ematen ari da Oiartzun Kirol Elkarteko areto futboleko talde nagusia. Ostiral arratsean beste bat eman zuen, ordura arte beraiekin batera sailkapenaren buruan zegoen Idiazabal BaiReformas gaindituta.

Autoritatedun garaipena lortu zuten Elorsoron. Goierritarrak aurreratu ziren, lehen zatia bukatzeko hamar minutu falta zirenean, baina Oiartzunek atsedenaldia iritsi baino lehen berdindu zuen. Bigarren zatiak, baina, kolore bakarra izan zuen: oiartzuarren urdina.

Oiartzuarrak aurreratu, baina idiazabaldarrek berdindu zuten. Orduan iritsi zen oiartzuarren haize-erauntsia: bost gol sartu zituzten, bata bestearen atzetik. Gol bana sartu zituzten bi taldeek partidaren bukaera aldean.

Oiartzun lider da, eta Lauburu Ibarrari puntu bateko aldea ateratzen dio orain.

Miren Tabernak ere irabazi egin zuen. Aldapeta Mariaren kontra jokatu zuen, haien kantxan, eta bide onetik hasi zuten partida, aurreratuta. Donostiarrek berdindu, baina atsedenaldia iritsi baino lehenago 1-4 jarri ziren.

Bigarren zatia hasi eta berehala, bogsarrena sartu zuten oiartzuarrek. Hiriburukoak hurbildu ziren, 3-5 jarrita, baina beste bi gol gehiago sartuta itxi zuten partida. Bigarren postuan dira oiartzuarrak, Ttakun liderrarengandik lau puntura.

Futbolean, berdinketak

Emakumeen talde nagusiak partida ikusgarria jokatu zuen Karla Lekuonan. Gol festa izan zen bertan. Bizkerrek bere kalitatea erakutsi zuen Ugaldetxon, eta lehenengo zatiko jokoa menperatu zuten.

Bigarren zatian, baina, oiartzuarrek ez zuten amorerik eman, eta 2-4 joan arren, launa berdintzea lortu zuten.

Gizonen kasuan, haiek ere berdindu egin zuten. Bergararen zelaia beti da plaza gogorra, baina puntu bat ekarri zuten, bana berdindu ondoren.

Emakumeen 3. RFEF Maila

  • Oiartzun — Bizkerre B: 4-4.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Bergara— Oiartzun: 1-1.

Emakumeen Euskal Liga

  • Aranbizkarra — Oiartzun B: 1-4.

Gizonen Lehen Erregionala

  • Oiartzun B — Beti Ona: 3-2.

Emakumeen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzun C — Urola: 0-6.

Mutilen Gazte Mailako Euskal Liga

  • Añorga — Oiartzun: 2-0.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Touring B — Oiartzun B: 1-1.

Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila

  • Touring C — Oiartzun C: 1-2.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzun — Idiazabal BaiReformas: 8-3.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Aldapeta Maria Ikastetxea — Miren Taberna OKE: 3-7.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.