Pasaitarrek dantzan jarriko dute Santiago plaza hilaren 27an
Hurrengo larunbatean itzuliko dira muxikoen dantza saioak Donibanera. Eguerdian abiatuko dute ohiko saio kaletarra.
Eguberrietako oporraldiaren ondoren, bueltan dira muxikoak Pasai Donibanen. Beste behin, muxikoen dantza saioak Donibaneko Santiago plaza hartuko du, oraingo honetan, hilaren 27an (larunbata da) hain zuzen. 12:00etan abiatuko dute saio kaletarra.