'Iparra galdu gabe' ibiliko dira igandean

Arditurriko parketxeak antolatuta, Aiako Harria natura parkean orientazio-jolasean arituko dira hilaren 21ean.

arditurri

Datorren igandean, hilak 21, Iparra galdu gabe orientazio-jolasa egingo dute Aiako Harria natura parkean. Arditurriko parketxeak antolatu du jarduera, eta inguruko bitxikeriak ezagutzeko gonbita egin dute.

10:30etik 12:10era bitartean, hogei minutuko txandetan. Parketxetik aterako dira, eta elebitan izango da ibilaldi gidatua. 12 urtera arteko haurrek 3 euro ordaindu beharko dute, eta adin horretatik gorakoek, 5.

Informazioa eta erreserbak egiteko, Arditurri parketxearekin jarri beharko da harremanetan. Horretarako, 943 49 50 69 edota 688 89 50 68 telefono zenbakietara dei daiteke. E-posta bidez ere idatz daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.